Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den bideo lehiaketa da Beldur Barik. Berdintasunaren eta feminismoaren inguruko gaiak jorratu dituzte.
Helburua "errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan" oinarritutako jarrerak sustatzea da.
Lehiaketan bideo formatuan egina dagoen edoezein arte adierazpen aurkez zitekeen. Izan ere, antolatzaileek azpimarratu dutenez mezuari kalitate teknikoari baino garrantzia handiagoa eman diote.
12 eta 30 urte arteko gazteentzat bideratutako lehiaketa da Beldur Barik. Bi kategoriatan banatuta: 18 urtetik beherakoak batean eta adin nagusikoak bestean.
Saridunak
Kategoria bakoitzeko lan bakarra aurkeztu dute.
12 eta 17 urte artekoen sailean Noa Carreteroren, Amaia Hartoren eta Asier Olmosen “XXI. Mendean” lanak irabazi du. Jorratu dituzten gaien artean daude besteak beste, kirolean emakumeak eta gizonezkoak jasotzen duten trataera desorekatua, emakumearen gorputzak jasaten duen indarkeria eta ligatzeko garaian egiten diren erasoak.
18 urtetik gorakoen saria Ane Galardirentzat izan da, “Aurrera” bideoari esker. Izenburuak dioen moduan, iragana atzean utzi eta etorkizunari aurre egiteari buruzko gogoeta egin du bere lanean.
Herri saria
Kategoria bakoitzean bideo irabazleak 300 euro irabazi ditu. Lasarte-Orian Emakumeen Zentroak kudeatu du lehiaketa.
Herri saria ere emango diote sarean boto gehien lortzen dituzten lanei. Larunbatean ireki zen epea, eta Azaroaren 25a arte bozkatu ahalko da.
Sari banaketa 28an egingo dute Amurrion, Beldur Barik topaketan. 500 eta 300 euroko sariak banatuko dira irabazleen artean. Izena ematen dutenentzat, antolakuntzak dohako autobusak jarriko ditu Lasarte-Oriatik.