Gaur 12:50ak aldera, San Pedro parrokia aurreko errepidea urez betea aurkitu dute kotxe gidariek. Izan ere, Elizatze plazan ur-jario bat izan baita.
Lasarte-Oria eta Usurbileko ur zikinak Loiolako araztegira eramango dituen Zubietako hodi biltzailea aurki martxan jarriko da eta Añarbeko Urak mankomunitateko teknikariak azken probak egiten ari dira egun hauetan. Gaur horietako proba baten eraginez, Lasarte-Oriako Elizatze plazan dagoen balbuletako batek huts egin du, ur isuria eraginez. Añarbeko Urak mankomunitateak jakin arazi duenez, ibaiko ura zen isuri dena.
Añarbeko Urak Mankomunitateko teknikoek matxura konpondu eta 13:50ak aldera jarioa moztea lortu dute.