Zuzenbide Zibilari buruzko hitzaldiak harrera ona izan zuen

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 20a

Atzo, herritar ugari hurbildu zen Manuel Lekuona kultur etxeako hitzaldi aretora.

Zuzenbide Zibileko lege berriari buruzko hitzaldiak ikusmira handia zortu zuen herritarrengan.

Udalak antolatutako ekimen honetan, Mikel Martinez notarioak urrian indarrean sartu zen 5/2015 Legeak testamentu eta senipartetan duen eragina aztertu zuen. 

Ezkondutako eta izatezko bikoteek edo familiako kideek dituzten eskubideak azaldu zituen eta besteak beste, hainbat aholku eskaini zizkien testamentuetako hartzaileei senideek zorrak uzten badituzte.