Honetan Xabier Barandiaran soziologoak abertzaletasunak mende honetan duen erronkari buruz hitz egin zuen, independentzia.
Barandiaranek abertzale bezala independentziaren alde dituen arrazoiak azaldu zituen lehenik. Baina bere ustez egun hau gauzatzeko dauden oztopo eta zailtasunak ere azaleratu zituen.
Villa Mirentxura hurbildu ziren herritarrek haien iritzia emateko tartea ere izan zuten, hitzaldiaren osteko solasaldian.