Janari-Manipulatzaile ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 20a

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Departamentuarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berri bat emango du.

Ostalaritzako sektoreari zuzendua dago eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak ditu.

Ikastaroa azaroaren 24an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 16:00etatik 20:00ra bitartekoa izango da. Prezioa 45 euro pertsonakoa da, eta prezio berezia langabetuentzako 35 euro.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943 361 605 edo Elkolab 943 533 303 telefonora.