Sasoetako ikastetxeko fatxada konpontzeko obra esleituta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 19a

Lasarte-Oriako Construcciones Loidi S.A. enpresa arduratuko da obra burutzeaz. Fatxadan material batzuk erori eta gero, konponketa lehenbailehen egin behar dela azaldu du Udalak. Izan ere, gune batean bereziki arrikutsua izan liteke. Guztira 10.714 euroko kostua izango du.

Bestalde, Udaletxe berrian eta Andre Joakina-Enean kristalak garbitzeko segurtasun sokak ezarriko dira. Astigarragako Sector Vertical S.L. arduratuko da.