Talde eta elkarteen erroldaren eguneraketa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 19a

Herriko talde eta elkarteen errolda eguneratzari ekin dio Lasarte-Oriako Udalak. Izan ere, datu asko zaharkituta daude. Besteak beste, pertsona arduradunen izenak, telefonoak eta beste oinarrizko beste hainbat informazio.

Udalak jakinarazi duenez, haiek jarriko dira harremanetan elkarteekin, posta arruntaz eta elektronikoaz. Hala ere, erroldatu gabeko talde berrien datuak lortu ahal izateko, partaidetza teknikariarekin hitz egiteko deia luzatu dute.

Telefonoa: 943376055 (1906 luzapena)

Posta elektronikoa: partehartzea@lasarte-oria.eus