Indarkeria filmeetan aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 18a

Elkarbizi egitasmoak aurtengo Bizikidetzaren Prestakuntza Planari bukaera emateko, “Indarkeriaren kontaera filmikoak” izenburupeko ikastaroa antolatu du, azaroaren 21ean, larunbata.

Bi ikuspegi jorratuko dira ikastaro honetan. Batetik iraganeko indarkeriaren kontaera filmikoak zein neurrian balio duen eta orain ugaritu diren zine eta dokumentalen produkzioek iragana ezagutzeari ekarri diotena.

Eta bestetik ez dago ‘egia literala’ jakiterik. Baina, ikus-entzunezko bitartekoen bidez, gertatutakoa barneratzeko askoz eskuragarriagoa da, bizitzeko emozio eta dramatikotasun guztia igortzen duelako.

Honen arabera azken urte hauetan ekoiztu diren zenbait pelikula aztertzen saituko dira: Bakerantza, Reconciliación, El reencuentro, Asier eta biok, El valor de la autocrítica…

Ikastaroa Mikel Arregik, Euskal Filmotekako arduraduna izandakoak emango du.

Tailerra Elkarbizi-Ganbo Iturrik Lasarte-Orian duen egoitzan egingo da, 11:00etan hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Bazkaria inguruko elkarte batean egingo da.

Izena ematea ganboiturri@gmail.com helbidean egin behar da, ostirala eguerdia baino lehen.