'Diruaren sexu ezkutua' erakusketa estreinatuta

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 18a

Astearteko 19:00tan eman zaie hasiera azaroaren 25a dela eta egingo diren ekintza sortei. 'Diruaren sexu ezkutua erakusketa' 26ra arte egongo da ikusgai.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren egitaraua hasi da. Asteartean Haurralde fundazioak dinamizatutako ekitaldian Diruaren sexu ezkutua erakusketa estreinatu eta Larre motzean dokumentala proiektatu zuten.

Inaugurazioa Haurralde fundazioko Patricia Viviana Poncek dinamizatu du. Haiek dira erakusketa eta ondoren proiektatu den dokumentalaren egileak. Adierazi duenez garai eta leku ezberdinetako emakumeen diru zorroak bildu dituzte.

Emakumearen eta diruaren arteko erlazioa azterzeko asmotan sortu zen ideia eta modelo eta istorio anitzak jaso dituzte.

Euskal emakumeen lanaren errebidinkazioa

Baserriz baserri ibili ziren emakumeen testigantzak jasotzen. Bakoitzaren esperientziak ezberdinak izan arren, badira elementu komunak.

Esaterako, azpimarratu dute emakumea "diru txikiaren" arduraduna izan ohi zela. Hortik datoz diru zorroak, eguneroko kudeaketa haiek egiten zuten. "Diru handia", aldiz, gizonezkoen esku zegoen. Garai batean zailtasunak zituzten operazio ekonomiko handiak emakumeen izenean egiteko, eta senarraren, aitaren edota semearen izenean gauzatzen ziren; nahiz eta askotan emazteak, amak eta alabak izan erabakia hartzen zutenak.