Lehenik, Uxue Alberdiren laguntzaz liburuari buruz zuten iritzia eskaini zuten eta pertsonaiak eta haien istorioak ere aztertu zituzten.
Liburuak Martina eta bere birramonaren istoria kontatzen digu. Martina ez dago ondo eta ez daki zer duen. 30. hamarkadan bere birramonak bizitakoa jakinda bere egoera uler daiteke. Idazleak pertsonen alde iluna azaltzen du. Era berean, arazo psikologikoak orain edo iraganean estaltzen saiatzen direla argitara ematen du eta 30. hamarkadan emakumea eta zoramenaren artean egiten zen lotura ere azaltzen du hein batean.
Ostean, idazlearen eskutik, istorioaren nondik norakoetan sakontzeko aukera izan zuten. Esate baterako, Veraren pertsonaia eta honi gertatutako Itxaso Martinen birramonaren bizitzan dago oinarritua. Honi bisitak egiten zizkion idazleak eta jakinmina sortu zitzaion. Honekin lotuta gainera, Martinek emakumeen eta psikiatriaren arteko loturari buruzko tesia egin duela eta hau nola idatzi duen ere azaldu zuen. Txokoko kideek adi entzun zituzten idazlearen azalpenak.
Hurrengo saioa abenduaren 15ean da. Honetan Iolanda Zuñigaren 'Post-it bizitzak' liburua aztertuko dute. Irakurle Txokoko kideek herritarrak animatzen dituzte solasaldi literario hauetan parte hartzera.