Zuzenbide Zibileko lege berriari buruz informatzeko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 17a

Ostegunean 18:30ean, izango da Manuel Lekuona kultur etxean.

Lasarte-Oriako notario Mikel Martinezek joan den urrian indarrean sartu zen 5/2015 Legeak testamentu eta senipartetan duen eragina azalduko du.

Hitzaldia publiko orokorarentzat nahiz seniparte eta testamentuen gaiekin zerikusia duten sektoreetako profesionalentzat dago pentsatua.