Ohitura legez, San Tomas egunean, arratsaldez azoka izango da Okendo plazan. Honetan Ttakunek jartzen duen talo postu eta txerriaz gain, azken urteetan herriko hainbat elkartek edo norbanakoek txistorra, salda, tortila edo gozokiak saltzen dituzte haien ekimenetarako dirua biltzeko.
Aurten ere azoka honetan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 15 baino lehen egin behar dute eskaera.
Bi baldintza soilik bete behar dira batetik eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joan eta postua apaintzea eta bestetik, harrera euskaraz egitea.
Postua eskatu nahi dutenek kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali behar dute eta honetan elkartearen izena edo taldearen arduradunaren izena eman behar da.Ttakun elkarteko kideak ahal duten azkarren jarriko dira harremanetan taldeekin.