Arratsaldeko 18:00tatik 19:00ak arte txikienentzat ipuin kontaketa egingo da Amaraun Ludotekan. Helburua istorioaren bitartez sentimenduak lantzea da. Jolas, abesti, poesia eta bestelako ekintza entretenigarriek euren burua eta sentitzen dutena hobeto ezagutzen lagunduko diete.
Azaroaren 16an egin zuten lehenengo saioa. Orduan haserrea izan zen landu zuten emozioa. Bederatzi umek gozatu zuten emanaldiaz. Oraingoan, berriz, beldurra izango dute ardatz.
Azken saioa abenduaren 14ean egingo da, eta maitasuna landuko dute.