Ostiral gauean Parisko hainbat gunetan egin zituzten hilketak salatu dituzte 12:00tan Udaletxe zaharrean egindako elkarretaratzean. Bertan, talde guztietako ordezkariak izan dira, eta zenbait herritarrek ere parte hartu nahi izan dute.
"Basakeriaren aurrean demokraziarekin, justiziarekin eta askatasunarekin erantzun" behar dela azpimarratu zuen larunbatean alkateak. Lasarteoriatarren izenean sarraskiaren biktima eta haien familiekin gogoratu eta dolumin eta babes osoa erakutsi nahi izan die.