Parisko hainbat gunetan erasoak eta tiroketan gertatu ziren atzo gauean. AFP agentziaren arabera zazpi gune izan ziren erasotuak. Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, 128 dira eraso horietan hildakoak, gutxienez.
Lasarte-Oriako Udaleko Alkatetzak ohar instituzional bat prestatu du, eraso horiek gaitzesteko. Honela dio:
"Ohar instituzional honen bidez, Lasarte-Oriako Udalak kondenatu egiten ditu atzo gauean Parisen gertatutako atentatuak, gutxienez 128 hildako eragin dituenak.
Lasarteoriatar guztien izenean, Udalak elkartasuna adierazten die biktimei, horien familiei eta Frantzia osoari atsekabe une hauetan. Era berean, Frantziako erakunde eta autoritateei babesa adierazten diegu, herrialde laguna baitugu.
Atentatu horren izugarrikeriei fundamentalista eta intoleranteek kendu nahi dizkiguten demokrazia, justizia eta askatasunarekin erantzun behar diegu. Herrialde frantziarrari omen eginez, gaur inoiz baino gehiago aldarrikatzen ditugu askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna".