Osasunean ibilbideek izan ditzaketen onurez gain, 10 ibilbide betetzen dituzten herritarrek kamixeta bat jasotzen dute.
Kirol eta Zerbitzu Sozialetako departamentuek herriko Biyak Bat, Odol-Emaileak eta Nagusilan elkarteen laguntzaz antolatzen dute ekimena eta egitasmoan parte hartzea sustatu aldera sariketa sistema ezartzea adostu zuten.
Gaur lehen kamixeta banaketa egin da. Alkatearen eskutik, 7 lagunek jaso dute 10 ibilbide osasungarri egin dituztela akreditatzen dien elastikoa. Zaballosek aktibo mantentzera animatu ditu adineko pertsonak, beren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko.