Gaurko egunean Okendo plazatik pasatzen diren herritarrek liburuz, diskoz eta DVDz betetako postutxo bat topatuko dute bertan. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak jarri du, baztertze ekonomiko egoeran bizi diren pertsonei laguntze aldera. Arratsaldean ere plazan egongo dira, 16:30etik 19:30era.
Arestian aipatutako elkarteak bazkide kolaboratzaileak eta onuradunak ditu; bigarren horiek jasotzen dituzte laguntzak elkartetik, azokan biltzen duten diruaren arabera. Hilero antolatzen dituzte gisa horretako azoka kulturalak Donostialdean, eta azarokoa herrian egiten ari dira gaur.