Ipuin kontalaria Amaraun ludotekan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 9a

Hiru eta lau urteko umeek ipuin kontaketa saioaz gozatzeko aukera izan dute gaur Amaraun ludotekan. Istorioen bitartez, sentimenduak landu dituzte.

18:00tan hasi da ekintza eta haserrea izan da gaur jorratu duten emozioa ipuinaren bitartez.Jolas eta eskulanekin ikasitakoan sakondu dute, ondoren. Amaitzeko, etxera erlaxatuta bueltatu dira masaje tailerra egin eta gero.

Beste bi saio egingo dituzte urtea amaitu aurretik. Lehenean, azaroaren 23an, beldurra izango da gaia. Abenduaren 14ean, berriz, maitasuna.

Gaurko kontaketarako hamabi umek eman dute izena.