Buruntzaldea IKT ederki etxean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 8a

Hilabeteetako entrenamenduen ostean, larunbatean Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek lehiaketa garaia hasi zuten Lasarte-Orian burutu zen Neguko Ligako I. jardunaldian.

Herriko taldeko neska eta mutilek Tolosaldea, Hernani, Ordizia eta Igartza taldeko kideak izan zituzten arerio.

Probak

1.500 m. libre, 50 m. bular, 100 m. tximeleta, 200  m. bizkar, 200 m. estilo, 100 m. libre, 50 m. bizkar eta 200 m. tximeleta izan ziren bakarka lehiatu ziren probak.

Nahiz eta igerilekua soberan ezagutu, Buruntzaldea IKTko neska eta mutilen urduritasuna nabaria zen, batez ere, infantil mailako igerilarietan. Hala ere, ederki egin zuten guztiek igeri etxekoen animo eta txaloei esker.

Absolutu eta junior mailan, Itsaso Tolosa, Unai Irigoras, Iñigo Ibarburu eta Mikel Esnal izan ziren igerian; infantiletan, aldiz, Daniel Herranz, Xabier Alonso, Beñat Alkorta, Jon Ibargoyen, Jon del Rio, Leire Carcedo, Nora Irazusta, Ane Otaegi, Maria Garasa, Ibane Otaegui, Irati Arzallus, Janire Berasarte eta Nahia Jie Villamediana.

Eta taldeka ere lehiatu ziren, infantil mailan eta absolutu mailan 4x200 m. libreetako errelebua jokatu baitzen.

Ez da hau etxean jokatuko duten Ligako jardunaldi bakarra izango, urtarrilaren 16an azken jardunaldia ere izango da gurean.