Hainbat gai izango dituzte hizpide: azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, Lasarte-Oria FEMP Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan txertatzea, eta baita hondakinen kudeaketa ere. EAJk eta PPk mozio bateratu bat aurkeztuko dute; 'Gipuzkoan sorten diren hondakinen kudeaketa' izango dute hizpide.
Sortu berri den Aire Garbia plataformak prestatutako mozio bat ere aztertuko dute, Bozeramaileen Batzarrak aurrez onartu ostean; Zubietako errauste plantari buruzkoa izango da. Gai horri lotuta, PSE-EEk mozio alternatibo bat aurkeztuko du udalbatzarrean.
Azkenik, ohi bezala galdera eta erreguen txanda izango da eta bertaratzen diren herritarrek haien proposamen, kexa eta iritziak plazaratu ahalko dituzte.