'Amama', jolas zinematografikoaz gozatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko aza. 7a, 12:30
Ostiralean, Okendo Zinema taldearen eskutik, Donostiako Zinemaldian Sail ofizialean lehiatu eta Irizar saria eskuratu zuen 'Amama' euskal filmaz gozatu ahal izan zuten Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren herritarrek.

Okendo Zinema Taldeak antolatuta, 'Amama' filmaren zine forum berezia izan zen ostiralean.  Izan ere, taldeko lagunek Asier Altuna zuzendariaren laguntza izan baitzuten filma aztertzeko.

Oso fikziozkoa
Lehenik, aretoa hain betea ikustea eskertu zuten taldeko lagunek. Filmari buruz hiru hitz esan eta Altuna aurkeztu zuten. 

Honi bere lehengo film luzeari buruz galdetu zioten. “Pelikula intimo eta oso fikziozkoa” bezala definitu zuen Altunak filma, baita “jolas zinematografikoa” ere.
Oso gertutik ezagutzen duen gia jorratzen duela azpimarratu eta “omenaldi karinosoa da txikitan ezagutu nuen baserri bati. Izateko era bati, esku handi batzuei, funtzionatzeko beste era bati eta azkenean, aldatzen ari den bizimodu bati” adierazi zuen zuzendari begararrak.

Aurkezpenaren ostean, 'Amama' filmaz gozatu zuten ikusleek

Emanaldia amaitzean, Okendo Zinema taldeko lagunek Altunarekin solasalditxo bat egin zuten. Manuel Lekuonako aretoan izan ziren herritarrek haien galderak egiteko aukera izan zuten.

Bigarren saioa

Ostiralean 'Amama' filma ikustera joan ezin izan zuten herritarrek, bihar dute aukera Manuel Lekuonan 19:30ean. Emanaldia euskaraz da, gaztelerako azpitituluekin. Sarrerak 5,50 euro balio ditu bertan erosita.