Podemos - Ahal dugu hauteskundeak prestatzen

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 6a

Atzo arratsaldean, Lasarte-Oriak Ahal du hautesle taldeak Podemos Gipuzkoa - Ahal dugu taldeak Kongresurako aurkezten duen Gipuzkoako zerrenda burua den Nagua Albaren bisita izan zuen.

Abenduaren 20an Estatu Espainiarreko Kongresu eta Senatua osatzeko hauteskundeak izango dira eta alderdiak lanean ari dira kanpaina prestatzeko.

Atzo, Lasarte-Oria Ahal du taldeko kideek Kongresurako Gipuzkoako zerrenda burua den Nagua Albari haien proposamenak eta zalantzak azaltzeko aukera izan zuten Manuel Lekuona kultur etxean egin zen bileran. 

Era berean, azken egun hauetan alderdian hauteskundeetako zerrendak zirela eta, izan diren nondik norakoei buruz ere galdetu zioten. Naguak guztia konpondu dela eta zerrendak zeuden bezala jarraituko dutela adierazi zuen.