Biyak bat elkarteak jakitera eman duenez, Lodosara egingo dute txangoa hilaren 26an. Azaroaren 9an irekiko da izena emateko epea.
Goizeko 8etan aterako dira eta piperren kontserbagintza lantegi bati bisita egingo diote lehenik. XVI. mendeko eliza, pikilloko piperrari eginiko monumentua eta 'Romero' diskoteka ikusiko dituzte ondoren. Azagrako bidean kokaturiko 'Valderales' upeltegian ardoa dastatuko dute, eta ordubietan bazkalduko dute. Egunari amaiera emateko dantzak eta bingoa izango dituzte.
Izen emateak 35 euroko kostua izango du bazkideentzat, eta 45 eurokoa bazkide ez direnentzat.