Musika eskolak tresna berriak eskuratu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 4a

Udalak azaldu duenez, Musika Eskolak bere ekipamendua handitu egingo du. Guztira 3.992 euroko inbertsioa egin du.

Lasarte-Oriako musika eskolak tresna berriak izango ditu. Udalak gaur jakinarazi duenez hurrengoak eskuratu ditu: hiru afinagailu kromatiko, aulkidun piano digitala, zeharkako txirula, flauta altua, panderoa eta anplifikadoredun gitarra klasikoa.

Guztira 3.992 euroko inbertsioa egin du.