Lasarte-Oriako Udalak azaldu du bost pertsona kontratatuko dituela, Eusko Jaurlaritzak lagunduta. Kontratazioa Lanbideren bitartez egingo da, eta izena eman nahi duenak www.lanbide.euskadi.eus webgunean edota Lanbideren bulegoetan egin ahal izango du.
Azaroaren 12an, datorren asteko ostegunean, izango da izena emateko azken eguna, eguerdiko 12.00tan.
Guztira merkataritza-marketineko bi kudeatzaile, lehen mailako ofizial igeltseroa, lehen mailako ofizial pintore bat eta Guztion Lasarte-Oria proiekturako kudeatzaile bat kontratatuko dira. Hona hemen lanpostu bakoitzeko zereginen laburpentxoa. Eskaintza osoa www.lanbide.euskadi.eus webgunean iraur daiteke.
Merkataritza/marketineko bi kudeatzaile
- 5 hilabeterako kontratazioa
- Herriko merkatari eta ostalariei 'Lasarte-Oria Tratu On Bat' ekimena azaldu eta aholkularitza eman.
- Webguneko informazioa era erakargarrian antolatu, eguneratu eta dinamizatu.
- Sektorean aurki litezkeen formakuntza beharrak identifikatu.
Guztion Lasarte-Oria proiekturako kudeatzailea
- 5 hilabeterako kontratazioa
- Herrian egoera txarrean diren guneak txukuntzeko proiektu artistikoari jarraipena eman.
- Proiektuan interesa duen artista taldea koordinatu
- Ekintzak egiteko guneak identifikatu, eta aurrera eraman ahal izateko sistema ezarri.
Lehen mailako ofizial igeltseroa
- 5 hilabeterako kontratazioa
- Konpontze-lanak, egoera kaxkarrean diren espaloiak, pasabideak... txukundu eta oztopo arkitektonikoak kendu
Lehen mailako ofizial pintorea
- 5 hilabeterako kontratazioa
- Okendo plaza inguruko paramentuak konpondu edota margotu
- Farolak, eserlekuak, zakarrontziak... margotu
Azken aukeraketa Udaleko enplegu dinamizatzaileak egingo du. Informazio gehiago nahi izanez gero harekin jarri harremanetan d.avila@lasarte-oria.eus helbide elektronikoan edota 943376183 telefonoan.