Udal WIFI zerbitzuak aldizkako geldiketak izango ditu asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 3a

Ostiral arratsaldetik igandera arte udal WIFI zerbitzua ez da ohi bezala arituko

Udalak eraikin publikoetan eskaintzen duen WIFI zerbitzuak mozketak izango ditu asteburuan zehar. Ostiral arratsaldetik igande arratsalderaino (azaroaren 6tik 9ra) ez du ohiko funtzionamendua izango udal datu sarean aldaketak egingo dituztelako.