960 orrialdeko liburua da 'Ametsen Liburua', 426 pertsonen testigantzak jasotzen dituena. Galdera bat egin zitzaien parte hartzaileei: zer amesten duzue? Mota guztietako erantzunak jaso dituzte. Literarioak, grafikoak edota artistikoak.
Urainek azaldu duenez, "ametsei buruz aritzea gai korapilatsua izan daiteke, norberaren intimitatean barneratzen delako". Hala ere, emaitzarekin kontent dira. Izan ere, erantzun "zintzo eta hunkigarriak" jaso dituzte.
Edukiak aztertzeaz gain, testigantzak entzuteko parada izan dute bertaratutakoek. Batzuk proiektatu eta liburua irakurtzean jasoko dutenaren lagintxoa dastatu dute. Halaber, autoreari galderak egin dizkiote lana hobeto ulertu ahal izateko.