Prentsa-ohar baten bitartez, alkateak atzo gauean egindako pintadak gaitzetsi ditu. "Ideia guztiak errespetatzen dituztela" azpimarratu duen arren, "ondasun publiko eta pribatuen aurkako atentatua" izan dela dio Jesus Maria Zaballosek.
Batzuetan pintadek "herritarren gehiengoak pentsatzen duena islatzen duten arren, egindakoa justifikatzen ez duela" azpimarratu du Udal ordezkariak. Halaber, salaketa jarri dutela adierazi du, "margoketak egin dituztenek garbiketa ordain dezaten".