Laugarren jardunaldian erdietsi du areto-futbol liga Nazionaleko 3. mailan aritzen den Ostadar Antonio Aroztegia taldeak denboraldiko lehen garaipena. Villabonako Egintzaren aurka neurtu zituen indarrak, eta garaipen argia erdietsi zuen, 0-5.
Bestalde, Gipuzkoako 2. mailako Cecilia Fruta Denda Kebab Lasarte Ostadar taldeak kategoriako lider izaten jarraitzen du, Laskorain KE taldeari 0-4 irabazi ostean. ISU Leihoak taldeak berriz, galdu egin zuen zuen Lauburu Ibarraren aurka, 4-3. Hiru partidu jokatu ditu Gipuzkoako 1go mailan, eta beste hainbeste puntu ditu sailkapenean. Azkenik, jubenil mailako Lasarte Kafe Bar Ostadar taldeak galdu egin zuen Goierriren aurka, 4-7. Jokatutako bi norgehiagokak galdu ditu Mikel Escribano eta Imanol Azkuek zuzendutako taldeak.