Seniorrak Asturiasen aritu ziren larunbatean, Puerta txapelketan, eta zenbait domina ekarri zituzten Lasarte-Oriara. Zilarrezkoa kolkoratu zuen Fermin Baldak, eta brontzezkoak Asier Sagastik, Ion Arroyok eta Josu Olmosek. Bien bitartean, Haritz Urdangarin eta Asier Zubizarreta bosgarren geratu ziren. “Lan ona egin zuten denek, kalitate handiko borrokak izan ziren”, aipatu du Gorka Aristegi prestatzaileak.
Igandean berriz, juniorren txanda izan zen. Salamancara bidaiatu zuten, bertan jokatu zen Espainiako kopan parte hartzeko. Fermin Balda, Ion Arroyo eta Haritz Urdangarin aritu ziren tatamian. Baldak asteburuko bigarren domina eskuratu zuen, brontzezkoa kasu horretan. Urdangarinek eta Arroyok 7. postuan amaitu zuten txapelketa, lau borrokalditan aritu ostean. “Esperientzia hartzeko asteburu bikaina izan da, 44 borrokalditan aritu dira senior zein jubenilak eta lan ona egin dute guztiek”, nabarmendu du Aristegik.