Ekimen honen bitartez, gazteen artean euskararen erabilera sustatu nahi da, hizkuntza alor guztietara eramanaz, baita umorera zabalduz. Baldintzei dagokionez, esketxak euskaraz izan beharko dira, abestutako nahiz idatzitako edo hitz egindako pasarteetan.
Gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan behar dute eta edozein gailurekin grabatu daitezke: eskuko telefonoa, bideo kamera, tablet-a, argazki makina… Esketxak aurkezteko azken eguna azaroaren 15 izango da eta lanak e-postaz, kaixo@motxianeby.com helbidera bidalita, WeTransfer edo Dropbox erabilita edota Whatsapp bidez aurkeztu ahal izango dira 616 665 813 zenbakira. Bi kasuetan esketxaren izenburua eta herria adierazi beharko dira.
Sariak
Eskualde bakoitzeko sari nagusia Interneteko bozketa irekiak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituzten lanek irabaziko dute sari nagusia. Herri bakoitzeko lanik onenaren sariak ere bozketa horretatik aterako dira. Bigarren saria berriz, epaimahai batek emango du eta ikus-entzunezkoaren exekuzio teknikoa, karakterizazioa, umorea, gidoia edo letra baloratuko ditu. Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300euro jasoko ditu eta bigarrenak 200euro. Herri bakoitzeko saria aldiz, 50 eurokoa izango da.
Lehiatuko diren esketxak, ikusgai jarriko dira www.motxianeby.eus webgunean eta azaroaren 18tik aurrera bozkatu ahal izango dira. Irabazleak abenduaren hasieran emango dira ezagutzera.