400 gazte baino gehiago Eskola Kirolan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 2a

Kirolariak dira oso herriko belaunaldi berriak, 400 gaztetxo baino gehiago ari baitira aurten Eskola Kirola egitasmoan.

Landaberri zein Sasoeta ikastetxeetako ikasleak dira, eta klaseetatik kanpo hainbat kiroletan ari dira murgiltzen. Neska-mutil horiek guztiek aukera oso zabala dute: tenisa, atletismoa, futbola, saskibaloia, judoa, pilota, natur ekintzak, josta-kirola... Aspertzeko astirik behintzat ez daukate gaztetxoek. Ttakun Kultur Elkarteko antolatzaileak gustura dira parte-hartzaile kopuruarekin, herriko belaunaldi gazteenek kirola eginez tarte on bat igarotzea baita haien helburua.