Hildakoak omentzeko eguna da gaurkoa. Ohiturari jarraiki asko izan dira lore sorta ederrra eskutan, hilerrira gerturatu diren herritarrak. Eguraldi ona lagun, oinez igotzeko hautua egin duteaskok, helduenak kotxez gerturatu dituzte eta batzuek berriz, Manttangorriren zerbitzu bereziak baliatu dituzte.
Lore sortek kolorez apaindu dituzte hilobi grisak. Okendo plazan zein hilerriaren sarreran egon dira lore saltzaileak ostiraletik. Jendeak oraindik klabelinak ditu gustukoen Ormazabaleko Arantxak esan bezala, hala ere, jende gazteagoa bestelako lorez osatutako apaingarriak erostera animatzen da.
"Salmentak iaz bezala doaz, jende asko goizean goiz gerturatu da gaur edota ostiral edo larunbatean zehar" izan ere, egun honetan sortzen diren auto pilaketak etab. ekiditeko, bisita aurreratu egiten dute herritarrek. "Hilobiak atondu eta loreak uzten dituzte aste osoan zehar".
Oraindik arratsaldean zehar bisita asko izango dira hilerrian eta datozen egunetan dotore azalduko da hilerria.