Claire Ducreux-en ‘Refugiada poética’ lanak liluratu zituen bart Manuel Lekuonara gerturatu ziren herritarrak. Dantza eta antzerkia maisuki uztartu ditu lan honetan Frantziako dantzariak. Nazioarteko oholtza ezberdinetan aurkeztu ostean, iritsi zen herrira ikuskizuna Jaurlaritzak dantza sustatzeko duen egitasmoaren laguntzarekin.
Lana deskribatzeko garaian, adituek ikusteko olerki bat dela azpimarratu izan dute. Piano doinuak lagunduta, eszenografia sinplearen gainean egindako interpretazioarekin kalean bizi den behartsu baten istorioa kontatu zuen Ducreuxek. Eskultura bat lagun, kaleko bi hesi bere unibertsoko ate bihurtzen ditu protagonistak. Honen baitan hamaika istorio, amets kontatu zituen dantzariak oholtza gainean bakarrik.