Mari Eugi lasarteoriatarrak bere atleta ibilbidean pauso berri bat eman du eta Atletiko San Sebastian taldearekin lehiatuko da denboraldi honetan.
Abiadura-lasterkaria da Maria eta 60 m., 100m. eta 200 m. lasterketetan lehiatu ohi da. Dagoeneko Donostiako taldearekin entrenatzen ari da eta abiadura atala indartuko du gazteak.
Iaz Eugik emaitza onak lortu zituen 200 m. lasterketan. Esate baterako, aire librean, Valladoliden izan zen Espainiako txapelketan lehiatu zen gaztea.
LOKEko atletismoko harrobiak bere fruituak ematen dituela argi da, azken urteetan hainbat izan dira beste taldeetara salto egin dutenak, hala nola, Itoitz Rodriguez Real Sociedad taldera edo Gaizka Ormazabal eta Jon Altuna BAT taldera.