Sentimenduak ipuinen bidez lantzen

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 30a

Amaraun Klubeko lagunek, aurten ere, “Sentimenduen bidaia ipuinetan barrean...” saioak antolatuko dituzte.

Lehenengoa azaroaren 9an, osteguna, 18:00etatik aurrera egingo da Amaraun Ludotekan.

Saio hauek HH3 eta HH4 mailako haurrei zuzenduak dira eta  ipuinen irakurketa, asmakizun, abesti eta poesien bitartez sentimenduak landuko dira haurrekin. Lehen saioan haserrea jorratuko da. Saioak ordu bete iraungo du.