Ikastaroaren iraupena hiru astekoa izango da, azaroaren 20 arte, 19:00tik 21:00ra astelehenetik ostiralera eta Pablo Garaikoetxean izango da.
Ikastaroan, ez da beharrezkoa aurrez ezagutzarik izatea, egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko da. Bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak … teoria eta praktika uztartuz landuko dira.
Bestalde, ikastaro amaierako frogak gaindituta, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle titulua eskuratzeko aukera izango da.
Matrikularen kostua, ikastarorako txostena barne,110 eurokoa da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 464 622 telefonora deituta. Ikasle kopurua mugatua dela azpimarratzen dute DYAtik.