Astearte eta ostegunetan biltzen dira Michelingo frontoian 20 bat gaztetxo, pilotan murgiltzen hasi eta kirola eginez tarte onak pasatzeko. Intza KE elkartearen pilota eskolan aritzen dira jokalari gazteak; ordu eta erdiko bi lan-saio burutzen dituzte astean, 18:30ean hasi eta 20:00etara bitartean.
Herritarren batek haiekin batera entrenatzeko interesik edukiko balu, Michelingo frontoira bertara joan behar du aipatutako entrenamendu orduetan, Intza KEko kideekin hitz egin eta eskolan izena emateko.