Berdeguneak, parkeak, lorategiak eta zuhaiztiak kontserbatzeko eta mantentzeko lanen kontratazioak gure udalerriak dauzkan 385.624 m² berdeguneetan jardutea aurreikusten du. Kontratua 4 urterako izango da eta 593.304 eurotako da.
Lizitazioaren baldintza eta informazio gehiago Lasarte-Oriako Udalaren webean dago eskuragarri. Enpresek azaroaren 2ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.