149 aparkaleku herritarren eskura

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 16a

131 aparkaleku plaza Okendon eta Tajamarreko biribilgunearen azpian, bost urterako alokairu luzagarrian aterako ditu udalak. Beste 18 plaza udaletxe azpian izango dira eta hauek hamar urterako kontzesio demanialean esleituko dira.

5 urterako alokairuko erregimeneko 131 plaza irekiak gehienez ere beste 5 urtez prorrogatu ahalko dira. Hauek dira plazen ezaugarriak udalak jakitera eman duenez:

1 kategoria: 17 m² baino gutxiagoko 117 plaza, hilean 60 euroan

2. kategoria: 20 m² baino gutxiagoko 10 plaza, hilean 65 euroan

3. kategoria: 26 m² baino gutxiagoko 3 plaza, hilean 70 euroan

4. kategoria: 26 m² baino gehiagoko plaza bat, hilean 90 euroan

Horiez gain, 18 plaza ireki lizitaziora aterako dira, erregimen demanialean, 10 urterako kontzesioarekin. Kasu honetan, denak 17 m² baino gutxiagokoak dira, eta hilean 60 euroko errenta izango dute.

 Eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean egin beharko dute herritarrek eta baldintzak udalaren webgunean kontsulta daitezke www.lasarte-oria.eus dagoeneko. Oraindik eskaerak egiteko epea ez du zabaldu Udalak, hau aurki adieraziko dela aipatu dute.

Eskaera egiten dutenekin garaje-plazen eskatzaileen erregistro bat osatuko du udalak, etorkizuneko esleipenetarako irekia. Eragin-aldean bizi direnek, jarduera ekonomiko bat dutenek edo lan egiten dutenek puntuazio handiagoa izango dute adjudikazioko irizpideetan. Udalerrian beste garaje-plazarik ez edukitzea ere baloratuko dela azpimarratu dute udaletik.