Janari manipulatzaile ikastaro berriak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 16a

Urriaren 26an eta 27an izango dira ikastaro bereziak Osasun arloak eta Elkolab enpresak antolatuta.

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun arloarekin elkarlanean, ikastaro berri bat antolatu du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua. Honek Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak izango ditu. Ikastaroa urriaren 26an izango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etatik 13:30ra bitartekoa izango da. Prezioa 45euro pertsonakoa da, eta prezio berezia langabetuentzako 35euro.

Diruz lagundutako ikastaro bat ere eskainiko da, 10 ordukoa, Janari-manipulatzailea baina hotz enpresei zuzenduta. Honetan langabetu kopuru bat onartuko da. Honakoa urriaren 27an eta azaroaren 3 eta 5ean, 17:00etatik 20:20era izango da. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC bulegora 943 361 605 edo Elkolab 943 533 303 telefonora.