Mendekotasuna duten pertsonak mugitzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 16a

Gizarte Zerbitzuek esku-hartze sozialerako Lahar elkargoarekin batera, etxe barruan mugikortasun mugatua duten pertsonen lekualdatzeari eta mugitzeari buruzko ikastaroa antolatu du.

Honetan, mendekotasuna duten pertsonen mobilizazioa eta transferentzia aztertuko dira: atseden-garaian, garbitzean, janztean, elikatzean, medikazioa ematerakoan eta komunikatzean.

Ikastaroa azaroaren 2an, 3an eta 4an izango da, 17:00etatik 20:15era bitartean, udalaren egoitzetan eta hizlaria Pakea Galdos erizaina izango da. Inskripzioa 663 057 223 telefonora deituta edo formakuntza@laharelkargoa.org helbidera idatziz egin beharko da. Ikastaroa doan da baina gehienez 20 laguneko taldea onartuko da.