Buruntzaldeako baso-biomasaren ustiapena aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 5a

Usurbilgo Lanbide Eskolan, irailaren 30ean, Gipuzkoako eta bereziki Buruntzaldeako baso-biomasaren ustiapenerako gakoen ezagupena zein ahalmenak azaltzeko EMAN EGURRA! jarduera egin zen.

70 bat lagun hurbildu ziren asteazkenean Usurbilgo Lanbide Eskolan egindako jardunaldira. Bertan hizlariek egur zikloaren faseak azaldu zituzten. Negozio iraunkor baten garapena lortzeko osagaien aipamenarekin hasita, balio energetikoaren zein birziklatze prozesuen xehetasunak eman arte. Beizamako alkate ohiak herrian garatutako saiakeraren berri eman zuen.

Hizlariek amaituta, gonbidatuek luncha hartzen zuten bitartean bere iritzi, inpresio zein zalantzak  agertzeko aukera izan zuten. Eskolaren esanetan,  “EMAN EGURRA! saioak  bertaratutako guztiak parte-hartzaile bihurtu zituen”.