Lehenengo tailerra 6tik 11 urte bitarteko adingabeen gurasoentzat izango da. HeziZerb elkarteak emango du Villa Mirentxun azaroaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, astelehenak, 17:30etik 19:30era. Tailerrean landuko diren gaiak dira: nola arauak eta mugak ezarri familiako bizikidetza errazteko, adimen emozionala eta sozializazioa sustatzeko eta berdinen arteko gatazkak aurreikusteko, nola hitz egin “tabu” diren gaiei buruz eta sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera.
Bigarren tailerra, kasu honetan Bidez Bide elkarteak emango duena, Lasarte-Orian berrelkartzeko eta berriz biltzeko prozesuak bizi dituzten edo etorkizunean hori egiteko asmoa duten etorkinen familientzat izango da.
Bi tailer egingo dira aldi berean, bata gurasoekin eta bestea seme-alabekin. Landuko diren gaien artean: doluak, talka kulturala, egokitze prozesuak; banatzea, berrelkartzea eta berriz biltzea; ingurune berrian sozializatzea, erlazionatzea eta haztea; jatorriko herrialdeko familia eta urrutiko harremanak... Saioak hamabostean behin egingo dira, asteazkenetan, urriaren 14an eta 28an, azaroaren 11n eta 25ean eta abenduaren 9an, 17:00etatik 19:30era, Emakumeen Zentroan.
Tailer guztiak dohainik dira, eta izena eman nahi dutenek Gizarte zerbitzuetara joan beharko dute, Villa Mirentxun. Taldea osatu arte onartuko dira parte hartzaileak.