Espetxe zigor berria Arrozpiderentzat

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 8a

Audientzia Nazionalak 94 urteko espetxe zigorra ebatzi du Santi Arrozpiderentzat. Zigorra 1987. urtean Bartzelonan jazotako atentatuan pertsona baten heriotzagatik da.

Sententziak jasotzen du, zigorra betetzeko gehienezko epea 30 urtekoa dela. Gogoratu behar da ekainean, 17 urteko zigorra ebazten zela lasarteoriarrarentzat 1986. urteko beste kausa batengatik.

Ondorioz, gehienezko espetxe zigor horretatik kenduko zaizkio dagoeneko kartzelan egindako ia 28 urteak.  Bi jazoera hauek medio herritarra atxilotzeko agindua eman zen urtarrilaren 19an, 45 egun lehenago aske geratu ondoren.