Manttangorriren geralekuaetan seinaleak jarriko dira

Txintxarri Aldizkaria 2015eko urriaren 9a

Udalak 8.134 euroko finantzazioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Hirigune programari, Manttangorriren geralekuetan seinaletika ipintzeko.

Udaletik jakitera eman denez, gobernu taldearen helburuetako bat da udalerriko seinaletika osatu eta eguneratzea. Horren barruan sartzen da Manttangorri hiribusaren 28 geralekuetako seinalizazioa.

Guztira 12.303 euroko aurrekontuarekin, autobusaren geralekua adierazten duten seinaleak instalatuko dira, “Tratu On Bat” marka komertziala eramango dute hauek eta horretaz gain, autobusaren geralekuak behar duen espazioa erreserbatzeko lurra margotuko da.

Lasarte-Oriako merkataritza biziberritzeko plan bereziaren (PERCO) barruan kokatzen da ekimena eta helburuetako bat da merkataritza eta hiri-zerbitzuak herritarrek errazago identifikatzea, oinezkoen zein ibilgailuen emaria merkataritza-ardatzetara bideratuz.