Ongietorri berezia prestatzen diote udazkenari Zabaletako auzotarrek, urtero. Horrela egin dute aurten ere; atzo arratsalde eta gauean ospatu zuten Udazken festa. Arratsaldeko zazpietan GoiEner energia berriztagarria kooperatibako kideak etorri ziren auzora, bertara hurbildu ziren herritarrei egungo sistema elektrikoari buruz jardutera, eta baita bestelakoak izan daitezkeen irtenbideak planteatzera ere.
Hitzaldia amaitu ostean, sardina usaina hedatzen hasi zen Antonio Blas plazan zehar, 20:30etik aurrera. Ohiko bilakatu den sardina-jana egin zuten auzotarrek giro ederrean, trikiti eta pandero doinuez lagunduta. Hainbat herritar gerturatu ziren sardinak dastatzera eta udazkenari ongietorria egitera Zabaleta auzora.