Azaroaren 9tik 27ra bitartean 9:00etatik 11:00etara oinarrizko Internet ikastaroa egitekoa aukera izango da. Azaroaren 9tik 20ra berriz, sare sozialetan trebatu ahal izango dira herritarrak. 11:00etatik 13:00etarako ordutegian izango da.
Abenduan, oinarrizko Internet ikastaroa 1etik 23ra izango da 9:00etatik 11:00etarako ordutegian. Google Apps ikastaroarekin Google tresna ezberdinen inguruan ikasi ahal izango da. Ikastaroa 1ean hasiko da eta abenduaren 16ra arte izango da 11:00etatik 13:00etara. Sare sozialen ikastaroa egingo da ere 9tik 20ra 11:00etatik 13:00etara.
Azkenik ofimatika ikastaroak osatzen du abenduko eskaintza. Hau abenduaren 9tik 22ra izango da 16:00tik 18:00rako ordutegian.
Ikastaroak doan dira eta aurrez izena eman beharko da. Jaizkibel plaza 14 zenbakira gerturatuta, 943 023 660 zenbakira deituta edota, tutor.lasarte@kzgunea.net helbidera idatzita.