Honetan azaldu dutenez, honakoak landuko dituzte; “Partekatzen ditugun oroitzapenak gizartearen pentsamendua osatzen dute. Gogoan ditugun sufrimendu eta erresistentzietan oinarritutako Gizarte Memoria sortu behar dugu, indarkeriarik gabeko etorkizun bat eraikitzera zuzendua. Bestetik, Euskal gizarteak ontzat eman al du indarkeria? Moralaren arabera, gaixorik dagoen gizartea garela esan al daiteke? Moralaren arlo horretan gaiztotutako errealitatea batean bizi garela onetsiz gero, denak errudun garela onartzea beste erremediorik ez zaigu geratzen. Eta, era berean, gertatu dena gogoratzeari uko egin, iraganaren arrastorik gera ez dadin gure pentsamoldean…”
Azkenik, “indarkeriari aurre egin diogula esateko badugu nahikoa arrazoi. Baita ere, euskal herritar gehienok ez dugula indarkeria zabaltzen lagundu. Gizartearen jarrera epaitzerakoan, ezin daiteke orokortu. Egia da jendearen gehienak ez duela izugarrikerien aurkako gertakari handienetan parte-hartu, baina indarkeriak kutsatzetik ihes egiteko berariazko bideak bilatu ditugu. Nola egin dugu?”
Galdera hauen inguruan, Elkarbiziko partaide den Joxan Rekondo ariko da. Hitzaldia Elkarbizi-Ganbo Iturrik Lasarte-Orian duen egoitzan egingo da larunbatean 11:00etan hasita. Ikastaroan izen ematea: ganboiturri@gmail.com