Goizeko lehen ordutik antolakuntzako kideak lanean egon dira guztia prest izateko. 1 dortsala eraman duten DYAko kideak ere Okendo plazan bildu dira azken jarraibideak jasotzeko. Michelingo futbol zelaian azken momentura arte dortsala hartzeko itxaron dutenak hurbildu dira. Eta herriko kaleetan korrikalariak beroketak egiten ikusi ahal izan dira.
Goizeko 10:25ean dantzari talde batek, Eneritz Balerdi, Oihana Pozueta, Olatz Bardaji, Aiora Belartieta eta Loli Razkinek agurra dantzatu diete parte hartzaileei.
Jarraian elbarrien lasterketari hasiera eman zaio. Minutura helduen lasterketako txistuk jo dute antolatzaileek eta zain zeuden 1050 korrikalariek eman dituzte lehen urratsak.
Lasterketa hasieratik aurre hartu dute faboritoek, horien artean, zen Raul Gomez Margallo herritarra. Lehia estua izan da.
Taldea Kale Nagusia utzi eta Hipodromo bidera egitean desegin da. Ossama Ifraj marokoarra, Ignacio Tanco donostiarrak eta Gomez Margallo herritarrak Yeray Varela atzean utzi dute.
Hipodromoko zubiko bihurgunean, Ifraj eta Tanco bikotea zihoan lasterketako buru eta hirugarren Gomez Margallo zen.
Helmurako bidean, Ossama Ifrajek erritmoa azkartu eta Tancok ezin izan dio eutsi. Bakarrik iritsi da Okendo plazako helmugara, 33:28 denbora eginez. Bigarren Tanco izan da eta hirugarren, Yeray Varela izan da. Helmugako zuzenean Gomez Margallo herritarra aurreratu du oñatiarrak.
Emakume eta elbarrien lasterketa
Emakumeen lasterketa lehiatuagoa izan da. Ana Ollo iruñearra eta Maitane Guerrero hernaniarrak hasieratik hartu diete aurre arerioei.
Ana Ollok hartu du burua eta bide guztian, bata eta bestearen arteko tartea metro gutxitakoa izan da.
Helmugako zuzenean ere horrela sartu dira eta Ana Ollok erdietsi du garaipena, 37:17 denbora eginez. Hamar segundo beranduago iritsi da Guerrero. Hirugarren izan da Nerea Egia donostiarra.
Elbarrien mailan, bost parte hartzaile izan dira lehian eta bi lasterketa ikusi ahal izan dira.
Bizikleta zutenek lasterketa burua hartu dute eta abiada bizian egin dituzte ibilbideko 10,5 kilometroak, 25-30 minututan iritsi dira helmugara.
Aulkia zeramatzatenak berriz, lasterketa nagusiko korrikalariekin nahastu dira. Pette izan da hasieratik lasterketa burua eta horrela mantendu da lasterketa amaiera arte. Helmugan 40:53 denbora egin du.
Beste sarituak
Bestetik, helmugara iristen lehen lasarteoriatarra senior mailan Jose Luis Delgado izan da, lehen beteranoa, berriz, lasterketan laugarren izan den Raul Gomez Margallo. Emakumeen mailan, aldiz, senior mailan Alicia Rodriguez eta beteranoetan, Anabel Eleno izan dira lehen herritarrak.
Lasterketako argazkiak ikusgai.